13/6/07
24/5/07
7/5/07
5/5/07
JOKOEN ATALA ALDATZEKO!!!
NIRE LAGUNAREN BIDEOJOKOA HEMEN!!!
Lehenengoan, San Martingo plazan Herriko ordezkariak (Kristauak) Jentilei harrera egiten die. Ondoren herriko ordezkari guztiak eta Jentilbaratzatik jeitsi diren Jentilak eta Sorginak zuzien argiaren laguntzarekin auzoko kale nagusia zeharkatzen dute antzezpena gauzatzen den lekuraino.
Bigarrenean, Herri antzerkia eta ikuskizuna nahasten dira. Bertan urtetik urtera aldatzen diren pasarte edo leiendak antzesten dira. ANTZERKIAn kontatuko diren istorioak, Ataun berarekin zerikusia duten esaundak jasotzen dira eta urtero ematen du aukera gauza berriren bat egiteko. Hau dena herriko ABESBATZ, DANTZARI, MUSIKA, ARGI eta SOINU efektoekin osatuz IPUIN HARRIGARRI bat bezala bihurtzen da IKUSKIZUNA.
SORRERA:
Herriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian. Mitoak. Mitologia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileentzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrrazoi nagusia.
Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun erabat galduak dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.
Horrela, batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Larriak, gustora aspaldiko garaira itzultzen dituztelako eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen zaielako.
Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitolojikoen berri. Oso presente egon da guzti hori Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenetan bizi direnei.
1.981an bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio desberdinak dira honen sustrai.Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin. MIKELATS buru dutela, TORTO, ATARRABI, ALARABI, BASAJAUN, SORGINAK, ...
Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sisnismen eta fede berriarekin. ALKATEA, ERRETOREA, SAMARTIN TXIKI, ...
Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian KIXMI.
Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zai KRISTAU herria, Alkate, Erretore, Mediku, Eskribau eta herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Ta denak ATAUNDAR.
Bataz beste antzerkian, antzestuz batzuk, antolaketa lanetan besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro. Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.
Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta eginkizuna azaldu.
Beste aipamen bat EUSKERArena da.ATAUNGO EUSKERA eta BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ, HIZKERA eta ESAERA ugari, hori ere geroz eta egoera larriagoan bait dago. Batua sarreretarako eta kontatzailearen narraziotarako erabiltzen dugu.
Hau da beraz JENTILEN ETORRERA. Gure aztarna, ohitura eta esaunda zaharrei eutsi eta
zabaltzeko ekintza bat da. Hauei eutsi nahi diegulako eta ahalik eta ikuskizun duinena egin nahiak dira, JENTILEN ETORRERAk lehenengo Goierri mailan, gero GIPUZKOA osoan eta ondoren EUSKAL HERRIA osoan izan duen arrakasta eta sonaren arrazoi nagusiak.
Gaur egun, JENTILEN ETORRERA, San Martin Jaietako (azaroak 11) astebukaerako IGANDEAN arratsaldeko 18:00etan ospatzen da.
ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK BIZIRIK DAUDE!
BRASILGO BIDAIAREN BERRI IZAN ONDOREN, HONA HEMEN NIRE LAGUN IMANOL ERAUSKINEK SORTU ETA AURRERA ERAMANDAKO BIDEOKOJO POLITA.
Bideokojo honetan, euskal kulturako pertsonaiak agertzen dira. Eta bertan agertzen diren paisaia ezberdinak, goiherri eskualdekoak dira. Goiherri bailaran, mitologi mota honekin erlazionaturiko festa ugari ospatzen dira, garrantzitsuena Ataunen, nire jaioterrian. Jarraian ospakizun honen nondik norakoak agertzen ditut.
Ataungo herrian, urtero 1981etik, Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN ETORRERA ospakizun berezia egiten da.
Ikuskizunak bi zati ditu.
Ikuskizunak bi zati ditu.
Lehenengoan, San Martingo plazan Herriko ordezkariak (Kristauak) Jentilei harrera egiten die. Ondoren herriko ordezkari guztiak eta Jentilbaratzatik jeitsi diren Jentilak eta Sorginak zuzien argiaren laguntzarekin auzoko kale nagusia zeharkatzen dute antzezpena gauzatzen den lekuraino.Bigarrenean, Herri antzerkia eta ikuskizuna nahasten dira. Bertan urtetik urtera aldatzen diren pasarte edo leiendak antzesten dira. ANTZERKIAn kontatuko diren istorioak, Ataun berarekin zerikusia duten esaundak jasotzen dira eta urtero ematen du aukera gauza berriren bat egiteko. Hau dena herriko ABESBATZ, DANTZARI, MUSIKA, ARGI eta SOINU efektoekin osatuz IPUIN HARRIGARRI bat bezala bihurtzen da IKUSKIZUNA.
SORRERA:

Herriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian. Mitoak. Mitologia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileentzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrrazoi nagusia.
Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun erabat galduak dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.
Horrela, batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Larriak, gustora aspaldiko garaira itzultzen dituztelako eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen zaielako.
Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitolojikoen berri. Oso presente egon da guzti hori Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenetan bizi direnei.
1.981an bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio desberdinak dira honen sustrai.Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin. MIKELATS buru dutela, TORTO, ATARRABI, ALARABI, BASAJAUN, SORGINAK, ...Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sisnismen eta fede berriarekin. ALKATEA, ERRETOREA, SAMARTIN TXIKI, ...
Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian KIXMI.
Guzti hori antzesten, esan bezala, 81eko Ekainean hasi ginen Garaipen Jaiak, San Martin auzoko Festak izan ziren aitzakia. Gaur egun TRADIZIO da herrian eta fama haundiko ospakizuna bailaran. Hori bait da urtetik urtera etortzen den jendearen presentziak agerian uzten duena.
Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zai KRISTAU herria, Alkate, Erretore, Mediku, Eskribau eta herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Ta denak ATAUNDAR.
Bataz beste antzerkian, antzestuz batzuk, antolaketa lanetan besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro. Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.
Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta eginkizuna azaldu.
Beste aipamen bat EUSKERArena da.ATAUNGO EUSKERA eta BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ, HIZKERA eta ESAERA ugari, hori ere geroz eta egoera larriagoan bait dago. Batua sarreretarako eta kontatzailearen narraziotarako erabiltzen dugu.
GONBIDAPENA:
Hau da beraz JENTILEN ETORRERA. Gure aztarna, ohitura eta esaunda zaharrei eutsi eta
zabaltzeko ekintza bat da. Hauei eutsi nahi diegulako eta ahalik eta ikuskizun duinena egin nahiak dira, JENTILEN ETORRERAk lehenengo Goierri mailan, gero GIPUZKOA osoan eta ondoren EUSKAL HERRIA osoan izan duen arrakasta eta sonaren arrazoi nagusiak.Gaur egun, JENTILEN ETORRERA, San Martin Jaietako (azaroak 11) astebukaerako IGANDEAN arratsaldeko 18:00etan ospatzen da.
ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK BIZIRIK DAUDE!
3/5/07
BRASIL GAUEZ
BENETAN POLITA BRASIL GAUEZ!!!
ZENBAT ALDIZ MONTATU OTE GINEN HEMEN 8 EGUNETAN!
ZENBAT ALDIZ MONTATU OTE GINEN HEMEN 8 EGUNETAN!
bista politak ikus genitzazken bertatik!!! ez da polita????????????????????????????
28/4/07
KAIPIRIÑAAAA!!!!!!!!!!
HAU IZAN ZEN GURE LEHENENGO KAIPIRIÑA!!!
PIXKA BAT FUERTETXOA ZEGOEN, BAINA ONGI SARTZEN ZEN, JEJEJE!!
Bueltatxo bat eman genuen gau partean, hango giroa ikusi ahal izateko.
PIXKA BAT FUERTETXOA ZEGOEN, BAINA ONGI SARTZEN ZEN, JEJEJE!!
Bueltatxo bat eman genuen gau partean, hango giroa ikusi ahal izateko.
27/4/07
ITAPARIKA!!!!BARKUAN BIDAIATZERA!!!!
Hau izan zen gure lehen bueltaxoa barkutxoan, 45 minutuko bidaiatxoa. Eta bertatik jaitsi ondoren oso leku polita ezagutu genuen, Itaparika, izena pixkabat xelebrea baina leku benetan polita hura!!!!
Egunean zehar irla ongi ezagutzeko, furgoneta batzuk alkilatu eta han ibili ginen gira eta bira, pena merezi zuten hondartza eta paisaiak begiratuz...
Eta zein gustora jan genuen Mariskada arraro hura!!!
ITAPUA!!!!FUTBOL PARTIDA POLITA!!
Itapua irlan izan ginen hurrengo egunean, eta egun oso ona pasa genuen benetan. Hondartzan pasa genuen egun guztia!!

HONA EMEN GURE EKIPO ELEGANTEA
Polita benetan eguna, hondartza, eguraldia, dena orokorrean!!

Aipatzekoa jolastu genuen futbol partida, aspaldi ez nintzala horrenbeste nekatzen!! Kostata irabazi ziguten Brasildar haiek, e!
HONA EMEN GURE EKIPO ELEGANTEA
26/4/07
GAUEAN AIRE AKONDIZIONATUA, ZE HOTZA!!!
KAPOEIRA IKUSTALDIA PEULERIÑON
LEHEN EGUNA, TURISMO TOTAL!
Peuleriño aldean dago kokatua gure astentsore ahaztezin hau!!Dragon Kanean montatzea bezala zen!!! Hau erabiliz, segituan jaiten ginen, behean kokatuta zegoen Merkatura!!! Askotan erabili genuen hau.
Atentzioa deitu zidana, bere prezioa, 0,1 erreal. Eurotara igarotzea inposiblea, jejjejj!!!!huskeria bat
Eta mutil hau dugu han egin genuen laguna, tipo jatorra, jejeje!!!Gure lagun Ronaldiño dugu!!bai nor baino nor, jejeej!!!ezin izan genuen ekidin berarekin argazki polit hau ateratzea. Mutil hau astensoreetako langile jator bat zen, eta nahiko farre egin zuen gurekin, bai!!!
Gorantziak berari, Gazteiztik Brasileraino!!!
24/4/07
NEGUKO LEHEN BAINUA
18/4/07
BRASILERA IRISTEN

HEGAZKINA!!!!!!!!!!
Martxan hasi zen 8 orduko bidaia, nere ondon itsaso, kriston bildurrakin, urduri urduri, jejeej, ze momentu onak!
Hasieran batzuk lo pixkabat in genun, baina gero behin esnatuta, luzeak egin ziren orduak. ez dakit aspertuta geudela zen ala ez, baina denok irrikitan geuden brasil izeneko paradisura iristeko.
azken uneetan, aspertzearen ondorio edo, zer bururatuko eta almoaden forroak buru gainean ipintzea, eta denak batera abesten hastea!eroetxe batetik atera ginela ematen zuen, jejeej!!!
BRASILGO BIDAIA!
AUPA!!!!!!!!!
ORAINGO HONETAN, BRASILERA BIDAIAREN LABURPEN TXIKI BAT EGINGO DIZUET DATOZEN EGUNETAN!
ZEIN MOMENTU HONAK IGARO GENITUEN, AHAZTUKO EZ DITUGUNAK!!!
BIDAIA, MARTXOAREN 15EAN HAUSI GENUEN.
*Goizeko 7etan, unibertsitateen autobus geltokian, madrila eramango gintuen autobusaren zain! urduritasuna gurekin zen lagun!*madrilera iritsi eta aeroportuan buelta batzuk eman ondoren, maletak fakturatu eta itxarotera!argazki hau egonean geundela atera nuen
*bitixikeri bezela, alex ubago eta jitanillo bat ikusi genituen, eske ez naiz bere izenaz oroitzen, bigarrengoarenaz.
hasi zen 8 orduko bidaia!!animo neska-mutilak, bagoazela!!!!!!
AURKEZPENA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)










